LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA
Helburua
“Lege-informazio” honen bidez, HEDATZEN Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkarteak (aurrerantzean HEDATZEN), bere webgunearen erabiltzaileei jakinarazi nahi die zein den bere datu pertsonalak babesteko politika, modu horretan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016 apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoak babestekoari buruzkoak (aurrerantzean DBEO); abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoak (aurrerantzean DBLO), eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGZL) erabiltzaile guztiei (interesdunak) aitortzen dizkien informazio-printzipioak betez.
Identifikazio datuak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, honako datu hauek jakinarazten dira:
Tratamenduaren arduradunaren datuak
- Webgunearen titularra: HEDATZEN, Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkarteak
- IFK: G-95584462
- Egoitza soziala: Plaza Bizkaia 13, Bajo, 20011 Donostia-San Sebastián.
- Helbide elektronikoa: comunicacion@hirekin.net
- Telefonoa: 944.029.091
- Osaera-datuak: elkartea Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan osatu zen 2009ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2009ko abuztuaren 19a, asteazkena).
- Datuen babesaren arduraduna: Komunikazioa Saila (comunicacion@hirekin.net).
Datu pertsonalak babestea
Zein datu pertsonal tratatzen ditugu? –datuen kategoriak.
Erakundeak datu pertsonalak biltzen ditu webgune honen bidez; zehazki, honela:
- Mezu elektroniko bat (“Harremanak” formularioa) edo informazioa bidaltzean harremanetarako helbideen bitartez (hedatzen@hedatzen.net, etc).
- Modu automatizatuan, cookieen edo antzeko teknologien bidez: informazio gehiago topatu dezakezu gure Cookie-politikan.
Webgune honek aukera ematen dizu, besteak beste, honako datu pertsonal hauek emateko:
- Zure izen-abizenak eta harremanetarako datuak (helbidea, telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoa)
- Zure lehentasunak eta interesatzen zaizkizun zerbitzuei buruzko informazioa.
Eskatutako datuak beharrezkotzat jotzen dira gure erakundeak eskainitako zerbitzuak kudeatu eta emateko, kontsulta eta eskaerei erantzuteko eta ezarri daitekeen harreman profesionala administratzeko; beraz, ezingo dizkizugu gure zerbitzuak eman (ez behintzat modu optimoan) ez badituzu datu pertsonal jakin batzuk ematen (identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak) horretarako eskuragarri jarri diren harremanetarako helbide bakoitzean.
Nola erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak? – Tratamenduaren xedeak.
Bildutako datu pertsonalak honako xede hauetarako tratatzen ditugu:
- Zure eskaerak artatu eta kudeatzea (adibidez, gure zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta egindako kontsultei erantzutea).
- Zure galdera edo iradokizunei erantzutea.
- Zerbitzuaren jarraipen-jarduerak egitea (asebetetze-inkestak).
- Gure zerbitzuen prestazioarekin lotutako legezko betebeharrak betetzea, informazio-eskaerei erantzutea legezko prozeduren kasuan edo administrazio-agintaritzen edo hirugarrenen eskaerei erantzutea, zure interesak, gureak eta hirugarrenenak babesteko.
- Webgune hau lantzea, zure esperientzia pertsonalizatzea eta ulertzea nola erabiltzen den eta nola hobetu dezakegun.
Legezko zein oinarri dugu zure datu pertsonalak tratatzeko? – Tratamenduaren legitimazioa.
- Tratamendua beharrezkoa izatea kontratu bat edo gehiago exekutatzeko edo datuak beharrezkoak izatea kontratu aurreko harreman baten testuinguruan. Kontratu horietan, adibidez, interesdunaren datuak gure zerbitzuren baten kudeaketaren testuinguruan lortu direnean gehitu ahalko dira, betiere ezinbestekoak badira horiek izapidetzeko (adibidez, zerbitzuak fakturatzea, jakinarazpenak egitea, etab.).
- Zure datu pertsonalak erabiltzea beharrezkoa izatea gure interes legitimoak asebetetzeko, behin ziurtatuta zure datu pertsonalak eta eskubideak babestuta daudela. Esate baterako, legezko oinarri hori baliatu ahalko dugu zure datu pertsonalak honako hauetarako erabiltzen baditugu: gure zerbitzuak kudeatu eta hobetzeko; zurekiko harremana administratu eta hobetzeko, eta gure erakunde kudeatzeko; zein informazio eta zerbitzu irudituko zaizkizun interesgarriak deskubritzen laguntzeko eta zerbitzu horiei buruzko informazioa bidali edo erakusteko; bermatzeko gure zerbitzuak legearekin eta aplikagarriak diren betekizun eta baldintzekin bat ematen ditugula; eta beharrezkoa denean gure eskubide edo ondasunak nahiz hirugarrenenak babestu edo defendatzeko edo iruzurrarekin, laneko segurtasunarekin, babesarekin edo pribatutasunarekin lotutako kontuak hauteman, prebenitu edo kudeatzeko.
- Datuen tratamendua beharrezkoa izatea unean-unean indarrean dagoen gure jarduerekin lotutako araudia betetzeko, besteak beste, zergei, lanari, kudeaketa publikoari, eta abarri buruzko araudiak.
- Guk pentsatzea zure datu pertsonalak tratatzea beharrezkoa dela legezko edo arauzko betebehar bat betetzeko (adibidez, zergen arlokoa, lanekoa, etab.).
- Zure baimena edukitzea, adibidez, informazio teknikoa biltzeko, hala nola, cookieen eta antzeko teknologien datuak, eta, Cookie-politikan deskribatzen dugun moduan, datu horiek erabiltzea posta elektroniko bidez informazio-jakinarazpenak bidaltzeko. Zure datu pertsonalak tratatzeko baimenean oinarritzen bagara, baimen hori edozein unetan kentzeko eskubidea duzu.
Datuak gordetzeko denbora? –Datuak gordetzeko epea-.
Zure datu pertsonalak goian adierazitako xedeak eta gure legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko ditugu, zu identifikatu ahal izateko. Oro har, xede horrek honako egoera hauek hartzen ditu barne:
- Zure datu pertsonalak beharrezkoak izatea eskatu dizkiguzun zerbitzuak emateko (adibidez, bazkidea, hornitzailea edo kolaboratzailea zaren bitartean).
- Zure datu pertsonalak beharrezkoak izatea gure burua erreklamazioen aurrean babestu eta defendatzeko (oro har, ekintza horiek gauzatzeko preskripzio-epean).
- Indarreko araudiari jarraikiz, gu derrigortuta egotea zure datu pertsonalak gordetzera (adibidez, kontabilitate- eta zerga-araudiak eta lan-arloko araudiak).
HEDATZENek bildutako datuak baliogabetu egingo ditu jasotako edo erregistratutako xederako beharrezkoak edo egokiak izateari uzten diotenean. Bildutako datuak beste xede baterako erabiltzen badira, interesdunei jakinaraziko zaie eta haien aurretiazko baimena eskuratuko da tratamendu hori egiteko.
Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak? – Datuak lagatzea.
HEDATZENek honako hauei jakinarazi ahal dizkie zure datu pertsonalak:
- Gure erakundearekin lankidetzan jarduten duten beste erakunde batzuk edo sektoreko profesionalak, erabat beharrezkoa denean interesdunak edo eskatzaileak eskatutako zerbitzu edo produktuak emateko (lege- edo lan-aholkularitzako profesionalen zerbitzuak, etab.). Gure erakundearekin lankidetzan aritzen diren enpresa eta profesionalei buruzko informazio gehiago eskuratu dezakezu, honako helbide honetan eskatuta: comunicacion@hirekin.net.
- Zerbitzu profesionalak ematen dituzten langileak, hala nola, abokatuak, aholkulariak edo antzeko profesionalak.
- Organismo publikoak, auzitegiak, organo arautzaileak edo bestelako agintaritza administratiboak, uste dugunean beharrezkoa dela legezko edo arauzko betebehar bat betetzeko gure aurkako edo hirugarrenen aurkako erreklamazioen aurrean geure burua edo pertsonen segurtasuna babesteko, edo iruzurraren aurka borrokatzeko edota segurtasun- edo babes-arrazoiak daudelako.
Kasu horietan, zure datuak xede egokietarako erabiltzen direla ziurtatuko dugu, Pribatutasun-politika honekin bat, eta datuak tratatzeko beharrezkoak diren kontratu edo klausulak sinatuko dira, HEDATZENek aplikatzen dituenen antzeko segurtasun-neurriak edo berdinak aplikatuta.
Zure eskubideak
“www.hedatzen.net” webguneko erabiltzaileak edozein unetan erabili ahalko ditu datuen babesaren arloko eskubideak; zehazki, honako hauek:
- Datuetan sartzeko eskubidea. Erakundeari galdetu ahal diozu zure datuak tratatzen ari den eta, hala bada, zein modutan.
- Datuak zuzentzeko eskubidea. Zure datu pertsonalak eguneratzeko eskatu ahal diguzu datu horiek okerrak badira, baita ezabatzeko ere hala nahi baduzu.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea. Kasu horretan, soil-soilik erreklamazioen aurrean babesteko gordeko ditu erakundeak zure datuak .
- Datuei aurka egiteko eskubidea. Tratamenduari aurka egitea eskatu ondoren, erakundeak datuak tratatzeari utziko dio zuk adierazitako moduan, betiere arrazoi legitimoengatik edo balizko erreklamazioetatik defendatzeko tratatzen jarraitu behar ez badira.
- Datuak eramateko eskubidea. Zure datuak beste erakunde batek tratatzea nahi baduzu, zure datuak arduradun berriari bidaliko zaizkio.
- Datuak ezabatzeko eskubidea. Zure datuak ezabatzeko eskatu ahal diguzu tratamendurako beharrezkoak ez badira, zure baimena kentzen baduzu, tratamendua legez kontrakoa bada edo horretarako legezko betebeharra badago. Kasua aztertu eta legea aplikatuko dugu.
Halaber, baimena eman baduzu HEDATZENek informazio-jakinarazpenak bidaltzeko, edozein unetan kendu ahal duzu baimen hori.
Ez baduzu jarraitu nahi informazio-jakinarazpenik jasotzen edo goian adierazitako eskubideren bat erabili nahi baduzu HEDATZENen aurrean, bidali idatzi bat honako bitarteko hauetakoren baten bidez, zure izen-abizenak adierazita, NANaren edo antzeko identifikazio-dokumentu baten kopiarekin eta zure datu pertsonalei begira erabili nahi duzun eskubidea zein den azalduta:
- Posta elektronikoa: comunicacion@hirekin.net.
- Posta bidez: Erref. Datuen babesa. HEDATZEN. Venezuela plaza 1 – 2. ezk. ezk. 48001 Bilbo (Bizkaia).
Zure datuak erabiltzearekin lotutako zalantzarik baduzu, 944.029.091 telefono-zenbakiaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.
Informazio-jakinarazpen elektronikoak eteteko, zuzenean jar zaitezke gurekin harremanetan comunicacion@hirekin.net helbide elektronikoaren bitartez baja ematea eskatzeko edo, bestela, jasotzen dituzun jakinarazpenetan gehitutako esteka erabili dezakezu.
Datuak Babesteko Agentziaren webgunean (www.agpd.es) informazio gehiago duzu eskubideen edukiari buru, baita horiek erabiltzeko formularioak ere. Halaber, interesdunak uste badu ez ditugula bere datu pertsonalak araudian ezarritakoari jarraikiz tratatu, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.agpd.es).
Datuen bilketa eta kalitatea
“www.hedatzen.net” webgunearen erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra, eta HEDATZENek fede onarekin jardungo du, zerbitzuaren emaile gisa. Aurkeztutako datuak faltsuak badira edo hirugarrenen datuak aurkeztu badira haien baimenik gabe, HEDATZENek datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea izango du, titularren eskubidea babesteko xedearekin.
Datu pertsonalen kalitate-printzipioa betez, ematen dituen datuak benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izango direlako konpromisoa hartzen du erabiltzaileak, eta datu horiek bat etorriko dira, egiazkotasunez, bere uneko egoerarekin. Kalitate-printzipio hori DBEOren 5. artikuluan dago adierazita.
Halaber, erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalik ez emateko konpromisoa hartzen du, webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez.
Edonola ere, debekatuta dago 14 urtetik beherakoek webgunea erabiltzea. Ondorioz, erabiltzaileak adierazi eta bermatu egiten du gutxienez adin hori duela.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneetan erakutsitako edukiak, irudiak eta logotipoak HEDATZENen jabetzakoak dira.Debekatuta dago horiek erabili, laga edo erreproduzitzea (partzialki edo osorik), baita horien jatorria aipatuta ere, horretarako baimenik eman ez bada.
Erabiltzaileak HEDATZENen jabetza industrialeko eskubideak errespetatzeko betebeharra du.Webgunea erabiltzeak edo bertara sartzeko aukera izateak ez dakarte berekin webgunean erabilitako marka, izen komertzial edo beste edozein zeinuren gaineko eskubiderik izatea.
Webgune horretako edukiak HEDATZENen jabetzakoak dira, eta, lege-ohar honetan ezarritakoarekin bat, ez da ulertuko erabiltzaileari eduki horiek ustiatzeko dagoen edo egon daitekeen eskubiderik, webgunea eta haren zerbitzuak modu egokian erabiltzeko behar-beharrezkoak diren eskubideetatik haratago.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, baita horiek aldatu eta/edo zabaltzea ere, jatorria aipatu gabe edo aurretiazko baimena eskatu gabe.
Segurtasun-neurriak
HEDATZENek datu pertsonalen sekretu-betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, baita horiek gordetzekoa ere, eta neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratzea ekiditeko, horretarako teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horien arriskuak kontuan hartuta, 2016/679 Erregelamenduan (EB) (DBEO), 3/2018 Lege Organikoan eta datuen babesaren arloan aplikagarria den indarreko araudian ezarritakoarekin bat.
Erantzukizuna
HEDATZENek ahalegin handia egiten du webguneko edukietan egon daitezkeen akatsak ekiditeko, baina ez du bere gain hartzen balizko akats horien gaineko erantzukizunik. Beraz, gure erakundea kalte-galerengatiko erantzukizunetatik at egongo da, kalte-galera eragin duen arrazoia edozein dela ere: webgunearen funtzionamendua etetea edo webgunera sartzeko ezintasuna; erabiltzaileak webgunea erabiltzen dueneko pribatutasuna eta segurtasuna; hirugarrenak baimenik gabe sartzea, eta webguneko edukien zehaztasuna, sakontasuna eta unean-uneko eguneratzeak.
Halaber, HEDATZENek webgunean erakutsitako edukien erabilera okerretik eratorritako erantzukizuna ukatzen du, eta eskubide adu eduki horiek eguneratu, ezabatu, mugak ezarri edo zuzenean sarbidea mugatzeko eskubidea du, aldi baterako edo betirako.
HEDATZENek webguneko eduki ilegalak edo ustez ilegalak direnak ezabatu ahalko ditu abisurik gabe.
Cookieak
HIREKIren webguneak cookieak (informazio-fitxategi txikiak, zerbitzariak webgunean sartzen den pertsonaren ordenagailura bidaltzen dituenak) baliatzen ditu erabiltzaileak webgunea modu egokian ikusteko eta webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko, baita estatistikak egiteko eta erabiltzaileen nabigazio-ohiturak aztertzeko ere. Informazio gehiago nahi izatekotan, gure cookie-politika kontsulta dezakezu.
Estekak (beste webgune eta sare sozial batzuetarako hiperestekak)
Webgune honek hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake. Horiek gure kontroletik at daude, eta ez ditu pribatutasun-politika honek estaltzen. Esteka horien bitartez hirugarrenen webgunetan sartzen bazara, bertako operatzaileek aukera dute zure datuak bildu eta euren pribatutasun-politikaren arabera erabiltzeko; politika hori eta gurea ezberdinak izan daitezke.
HEDATZENek ez du bere gain hartzen webgune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik; horiek guztiak informazio gisa agertuko dira, eta ez dakarte berekin, inola ere, harremanik dagoenik HEDATZENen eta webgune horien titularren edo edukien titularren (pertsonak edo erakundeak) artean.
Halaber, HEDATZENek jakinarazten du guztiz debekatuta dagoela gure webgunera zuzendutako estekak erabiltzea gure aurretiazko baimenik gabe. HEDATZENek ez du bere gain hartzen bere webgunerako estekak dituzten webguneetako edukien gaineko erantzukizunik.
Halaber, webguneak erakundearen, webgunearen edo eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa partekatu edo jarraitzeko aukera eman dezake, sare sozialek eskainitako funtzionalitateen bidez (hala nola Twitter edo Linkedin).
Funtzionalitate hori eskaintzen da sare sozialetako erabiltzaileek webgunearekiko izan dezaketen interesa pizteko, baita webgunearen iritziak, berriak eta gomendioak euren kontaktuekin partekatzeko eta jarraitzeko aukera emateko ere. Kontuan hartu behar da informazioa sare sozialetan partekatzean, sareko zerbitzuen hornitzaileak bildu ahal duela informazio hori, eta publiko egin, are mekanismo automatizatuen bidez.
Horregatik, kontu handiz irakurri behar duzu edozein webguneren pribatutasun-politika edo antzeko dokumentuak, edo informazioa partekatzeko erabiltzen duzun sare sozialarena, eratorritako ondorioen inguruko ezagutza nahikoak edukitzeko.
Zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziak
Zure datu pertsonalak Europar Batasunean bakarrik tratatuko dira, eta ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea (Europar Batasunetik kanpo). Edonola ere, uneren batean datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiten bada Europar Batasunetik kanpora, transferentzia horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016 apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez pertsona fisikoak babestekoari buruzkoak, ezarritakoari jarraikiz egingo dira.
Pribatutasun-politika hau eguneratzea
HEDATZENekeskubidea du Pribatutasun-politika hau unean-unean aplika daitekeen legeriaren arabera aldatzeko. Egindako aldaketak argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean, eta, beraz, zure datu pertsonalak tratatzeko moduan aldaketa esanguratsurik egiten badugu, oso era adierazgarrian emango dugu aldaketa horren berri gure webgunean edo, bestela, zuzenean jarriko gara zurekin harremanetan. Ez bazaude egindako aldaketekin ados, ez jarraitu gure webgunea erabiltzen.
Lege eta jurisdikzio aplikagarriak
Webgune honekin edo bertan egiten diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo kontu guztiak argitzeko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta, zentzu horretan, aldeek bertan ezarritakoaren menpe daudela adierazten dute beren-beregi. Ildo beretik, webgunea erabiltzetik eratorritako edo harekin lotutako gatazkak ebazteko eskumena Bilboko Auzitegi eta Epaimahaiek izango dute.
Data: 2021-01-11