Hedatzen Gizarteratze arloko Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkartea da. Esparru horren inguruan lan egiten duten ekimen sozialeko erakundeak biltzen eta ordezkatzen dituzten hiru lurralde historikoetako enpresa-elkarteek osatzen dute.
Gizarte Ekintza sektorearen baitako Gizarteratzearen esparruan espazio propioa eraikitzea eta hainbat lan-ildoren bidez sektorea garatzea, duintzea eta aitortzea bultzatzen du:
- Erakundeen, gizarte-eragileen eta profesionalen artean lan-ikuspegi partekatutik eta erantzunkidetik laneko harremanak arautzea.
- Gizarte-erakundeen garapeneko eta kudeaketako baldintzak hobetzeko helburua.
- Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko beste sare eta plataforma batzuekin estrategiak, ekimenak eta diskurtsoak modu partekatuan eraikitzea.
Hedatzen elkartearen helburu nagusia
Kide diren erakundeei haien helburuen garapen eta bilakaera egokia ahalbidetuko liekeen beharrezko baldintzak ezartzea. Honako hauek dira abiapuntuak: lan-harremanak arautzea, elkarrizketa, garapen profesional eta etikoa eta kudeaketa-prozesuak hobetzea.
HEDATZEN elkartearen estrategiak
HIREKIN elkartearen estrategiak
Hartzaileak, pertsonak eta taldeak:
– Gizarte-babesik eza
– Gizarte-bazterketa