Joan den irailaren 10ean, Hedatzen elkarteak Batzar Nagusia egin zuen Gipuzkoan, ERROAKen egoitzan. Bertan, sarearen etorkizuneko proiekzioari buruzko hausnarketak partekatu ziren eta datorren urterako erronka nagusiak mahai gainean jarri ziren.
Era berean, Hedatzen gisa parte hartzen den guneetako eta sarean egindako bilera instituzionaletako informazio interesgarria partekatu zen.
Topaketari amaiera emateko, berariazko eskerrak eman zitzaizkien erakundeei beren inplikazioagatik eta 2026ko erronkei aurre egiteko aliantzak ehuntzen jarraitzeko konpromisoarekin.