PASAIAKO UDALAREKIN BILERA

Hedatzenek programa eta zerbitzuen administrazio publiko finantzatzaileekin harremanetan egoten jarraitzen du, eta uztailean Pasaiako Udalarekin bilera izan dugu; Hedatzenen eragin‑taldeak egindako kontratazio publikoko kostuen kalkulurako gida helarazi zaio.

BILERA ERRENTERIA ETA DONOSTIAKO UDALEKIN

Hedatzenetik programak eta zerbitzuak finantzatzen dituzten hainbat administrazio publikoekin kontaktuan jartzen jarraitzen dugu, eta ekainean Errenteria eta Donostiako Udalekin bildu gara. Hedatzeneko intzidentzia taldean sortutako kontratazio publikoko kostuen kalkulurako gida helarazi diegu.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 2022ko SOLDATA IGOERA APLIKATZEA

Martxoan adierazi bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak erakundeei modu ofizialean jakinarazi zaie lankidetza-hitzarmenetan tarifak % 6,3 eguneratuko direla urriaren 1etik aurrera, eta baita adjudikatu zirenetik urtebete baino gehiago igaro den kontratuetan ere.

Hedatzenen programak eta zerbitzuak finantzatzen dituzten administrazio publikoekin harremanetan jarraitzen dugu, % 6,3ko soldata igoera horri buruzko erantzunaren aurreikuspenari izango dugulakoan.

HERNANIKO UDALAREKIN BILERA

Hedatzen Hernaniko Udalarekin bildu da, erakundeetatik kudeatzen diren programa eta zerbitzuak finantzatzen dituzten Administrazio publikoekin kontaktua izaten jarraitzeko; ordainsariak % 6,3 igotzeko aurreikuspenari erantzuteko.

Bileran Hedatzenek egindako lan-kontratazioan kostuak kalkulatzeko gida helarazi zaie, lizitazio publikoak egitean laguntza-tresna modura erabiltze aldera. Proposamenak harrera ona izan du, eta ildo horretatik harremana eta lankidetza mantentzea erabaki dute.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN KONPROMISOA % 6,3KO IGOERA APLIKATZEKO

Otsailaren amaieran, Hedatzen-ek eskatuta, bilera bat egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, III. CISGen 2022rako aurreikusitako % 6,3ko soldata-igoerari buruz zenbait erakundek duten kezka eta egoera jakinarazteko. Elkarrizketa horien ondorioz, Gizarte Politiketako Sailak Gizarte Esku-hartzearen eremuko lankidetza-hitzarmenen tarifetan % 6,3ko ingiera aplikatzeko konpromisoa jakinarazi digu.

Gaur egun, toki-erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute ildo horretan konpromisorik, Hedatzen-ek solaskidetza-lana egiten jarraitzen baitu.

III. GEHS BATZORDEEN BILEREN JARDUERA ETETEA

Pasa den otsailean CCOOk eta LABek, Hedatzeneko erakundeei buruzko komunikatu iraingarriari erantzunez, bi aldeen artean egondako elkarrizketa-giroa berreskuratzeko deia egin zuten, eta horretarako mezu hori zuzentzeko eskatu zen, GEHSko batzordeek lanean aurrera egin ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa.

Zuzenketa hori egin denik ez dakigunez, Hedatzenek III. GEHSren (Urrutiko lana, sailkatze profesionala eta hizkuntza-normalkuntza) batzordearen bilerak bertan behera uztea erabaki du, ez baitago batzorde horiek lanean jarraitzeko behar den elkarrizketa- eta elkarlan-baldintzarik.

ERAGIN-TALDEAREN JARDUERA ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN

Eragin-taldea hiru lan egiten ari da Administrazio Publikoekin :

Alde batetik, KONTRATAZIO PUBLIKOKO KOSTUEN KALKULUARAKO GIDA definitzen ari da, Gizardatzek arlo horretan hasitako lanari jarraituta, eta jendaurreko aurkezpena egin ahal izango dela aurreikusten da.

Bigarrenik, sarearen jarduera zabaltzeko lanean ari da, Hedatzenen parte izatea erabilgarri gerta dakiekeen erakundeei estaldura eman ahal izateko.

Eta, azkenik, erabaki da jarraipen- eta zaintza-lana egitea, kontratazio publikoaren esparruan hitzarmenetako lan-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

2022RAKO AURREIKUSITAKO SOLDATA-IGOERA

Otsailaren 22an, Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren batzorde paritarioa bildu zen, soldata-taulak KPIaren % 6,3ko igoeraren arabera sinatzeko, martxoaren 18an egindako Hedatzeneko erakundeen batzarrean erabaki zen bezala.

Aldez aurretik, CCOO eta LAB sindikatuek agiri bat zabaldu zuten LHKren egoitzan elkarretaratze bat iragartzeko taulak sinatzeko bilerarako erabakitako datarako. Bertan, Hedatzen erakundearen aurkako mezu iraingarri bat jasotzen zen. Mezu hau ez dator bat Mahaiaren bilerak egiten ziren negoziazio-giroarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundia aipatzen zen soilik finantzaketa-eragile bakar gisa, gainerako administrazio publikoak alde batera utzita.

Hedatzen-ek komunikatu bat egin zuen, eta LHKri helarazi zion, komunikazio horren edukiarekiko gure ezinegona helaraziz eta mezua zuzentzeko eskatuz, aldez aurreko elkarrizketa-giroa berreskuratzeko, III. CISGko batzordeetan irekitako negoziazio-prozesuan aurrera egiteko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies