Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia osatzeko osoko bilkura egin da.

2023ko ekainaren 13an argitaratu zen 2023/11ko Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko hirugarren sektore sozialeko sareek eta bertan aipatzen diren hirugarren sektore sozialeko erakundeek osatutako GEZM sortu eta arautzen duena.

Horren ostean, 2024ko uztailaren 4an, lehenengo osoko bilkura egin zen, eta Hedatzen bertan izan da. Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia elkarrizketarako eta lankidetzarako gune egonkorra, noranzko bikoa eta operatiboa da, eta, beraz, proiektuak eta beste ekimen batzuk sortzen dira lankidetzan. Proiektu eta ekimen horiek kontsultarako organo gisa eratzen dira, hirugarren sektore sozialari zuzendutako politiken ildo nagusiak eta hirugarren sektore sozialeko erakundeen eta Foru Aldundiaren beraren artean adostutako gainerako politika publikoen ildo nagusiak batera definitzeko. Hirugarren sektore sozialeko lan-arloei buruzko hausnarketa partekatuak bultzatzea eta lurraldeko hirugarren sektore sozialeko erakundeek eta, horien bitartez, esku-hartze sozialaren hartzaile eta protagonista diren pertsonek, familiek, kolektiboek eta erkidegoek beren iritzia adierazteko eta politika publikoetan parte hartzeko dituzten eskaerak bideratzea dira elkarrizketarako eta lankidetzarako gune egonkorrak, bi norabidekoak eta operatiboak, eta, beraz, lankidetzako proiektuak eta beste ekimen batzuk sortzen dira.

PASAIAKO UDALAREKIN BILERA

Hedatzenek programa eta zerbitzuen administrazio publiko finantzatzaileekin harremanetan egoten jarraitzen du, eta uztailean Pasaiako Udalarekin bilera izan dugu; Hedatzenen eragin‑taldeak egindako kontratazio publikoko kostuen kalkulurako gida helarazi zaio.

BILERA ERRENTERIA ETA DONOSTIAKO UDALEKIN

Hedatzenetik programak eta zerbitzuak finantzatzen dituzten hainbat administrazio publikoekin kontaktuan jartzen jarraitzen dugu, eta ekainean Errenteria eta Donostiako Udalekin bildu gara. Hedatzeneko intzidentzia taldean sortutako kontratazio publikoko kostuen kalkulurako gida helarazi diegu.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK 2022ko SOLDATA IGOERA APLIKATZEA

Martxoan adierazi bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak erakundeei modu ofizialean jakinarazi zaie lankidetza-hitzarmenetan tarifak % 6,3 eguneratuko direla urriaren 1etik aurrera, eta baita adjudikatu zirenetik urtebete baino gehiago igaro den kontratuetan ere.

Hedatzenen programak eta zerbitzuak finantzatzen dituzten administrazio publikoekin harremanetan jarraitzen dugu, % 6,3ko soldata igoera horri buruzko erantzunaren aurreikuspenari izango dugulakoan.

HERNANIKO UDALAREKIN BILERA

Hedatzen Hernaniko Udalarekin bildu da, erakundeetatik kudeatzen diren programa eta zerbitzuak finantzatzen dituzten Administrazio publikoekin kontaktua izaten jarraitzeko; ordainsariak % 6,3 igotzeko aurreikuspenari erantzuteko.

Bileran Hedatzenek egindako lan-kontratazioan kostuak kalkulatzeko gida helarazi zaie, lizitazio publikoak egitean laguntza-tresna modura erabiltze aldera. Proposamenak harrera ona izan du, eta ildo horretatik harremana eta lankidetza mantentzea erabaki dute.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN KONPROMISOA % 6,3KO IGOERA APLIKATZEKO

Otsailaren amaieran, Hedatzen-ek eskatuta, bilera bat egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, III. CISGen 2022rako aurreikusitako % 6,3ko soldata-igoerari buruz zenbait erakundek duten kezka eta egoera jakinarazteko. Elkarrizketa horien ondorioz, Gizarte Politiketako Sailak Gizarte Esku-hartzearen eremuko lankidetza-hitzarmenen tarifetan % 6,3ko ingiera aplikatzeko konpromisoa jakinarazi digu.

Gaur egun, toki-erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak ez dute ildo horretan konpromisorik, Hedatzen-ek solaskidetza-lana egiten jarraitzen baitu.

III. GEHS BATZORDEEN BILEREN JARDUERA ETETEA

Pasa den otsailean CCOOk eta LABek, Hedatzeneko erakundeei buruzko komunikatu iraingarriari erantzunez, bi aldeen artean egondako elkarrizketa-giroa berreskuratzeko deia egin zuten, eta horretarako mezu hori zuzentzeko eskatu zen, GEHSko batzordeek lanean aurrera egin ahal izateko ezinbesteko baldintza gisa.

Zuzenketa hori egin denik ez dakigunez, Hedatzenek III. GEHSren (Urrutiko lana, sailkatze profesionala eta hizkuntza-normalkuntza) batzordearen bilerak bertan behera uztea erabaki du, ez baitago batzorde horiek lanean jarraitzeko behar den elkarrizketa- eta elkarlan-baldintzarik.

ERAGIN-TALDEAREN JARDUERA ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN

Eragin-taldea hiru lan egiten ari da Administrazio Publikoekin :

Alde batetik, KONTRATAZIO PUBLIKOKO KOSTUEN KALKULUARAKO GIDA definitzen ari da, Gizardatzek arlo horretan hasitako lanari jarraituta, eta jendaurreko aurkezpena egin ahal izango dela aurreikusten da.

Bigarrenik, sarearen jarduera zabaltzeko lanean ari da, Hedatzenen parte izatea erabilgarri gerta dakiekeen erakundeei estaldura eman ahal izateko.

Eta, azkenik, erabaki da jarraipen- eta zaintza-lana egitea, kontratazio publikoaren esparruan hitzarmenetako lan-baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies