Hedatzen erakundearen azken batzarrean sortutako administrazio publikoekiko eragin-taldearen lehen bilera azaroaren 4an izan zen, eta adostu zen egoeraren diagnostikoaren lehen fasea egitea, erakundeek kudeatutako programa eta zerbitzuen mapa eginda. Helburua da zerbitzuak zehaztu eta finantzatzeko arazo nagusiak identifikatzea.
Hedatzen
III. GEHSH-ren 40. artikulua berriro negoziatzea
III. GEHSH sinatu duten sindikatuek proposatuta, amatasun/aitatasun baimenei buruzko 40. artikulua berriro negoziatzea erabaki da, II. Hitzarmenean jasotzen zen legez onartutako hamasei baimenen aste gehigarria mantentzeko.
Helburu horrekin, Negoziazio Mahaia berriro eratu da eta artikuluaren idazketa berrian aurrera egin du urriaren 28an izandako bilera batean.
Laneko batzorden sorrera
Halaber, Batzordearen ekitaldian administrazio publikoekiko eraginaren batzordea sortu eta osatu zen, baita III. AESHaren esparruan sortutako hiru batzordeak ere: hizkuntza‑normalizaziorako batzordea, urruneko lanaren batzordea eta sailkapen profesionalaren batzordea, zeinak aurki hasiko baitiren lanean.
Hedatzen zuzendaritza-batzordea berritzea
Irailaren 27an egin zen Hedatzenen ohiko batzar orokorra, non Zuzendaritza Batzordearen osaera berria onetsi zen; horren bitartez, presidente berria aukeratu zen datozen hiru urteetarako. Hala, Ruth Encinasek (AGIFES) José Emilio Lafuente ordezkatuko du, zeinak kargua bete duen azken 6 urteetan.
Batzorde berrian HZ Ekimenak erakundea sartu da, eta gainerako kideek bertan jarraitzen dute: Agustín Tranche (Sarea), Iñigo Ruíz (Nuevo Futuro), Amaia Lasheras (Arrats).
José Emilio Lafuenteri eskerrak eman nahi dizkiogu urte hauetan presidente gisa egindako lanagatik, eta ongietorria egiten diegu kide berriei erronka berriaren aurrean!
III. GEHSHaren aplikazioari buruzko zalantzak aigitzeko informazio-bilera
Uztailaren 23an III. GEHSHa GAOn argitaratu zenetik ondore juridikoak hasi direnez, Hedatzeneko erakunde guztientzat informazio-bilera antolatu zen, ordainsarien kontzeptuan atzerapenak ordaintzearen inguruko zalantzak argitzeko.
III. GEHSHa GAOn argitaratzea
Uztailaren 21ean Gipuzkoako Esku-hartze Sozialaren III. Hitzarmena argitaratu zen GAOn, lehen argitalpenean formatuari zegokion akatsa zuzendu ondoren.
Esteka eransten dizuegu edukia eskura izan dezazuen
Gipuzkoako III. Esku Sozialaren Hitzarmena Onestea
Ia hiru urte negoziatzen eman ondoren, joan den maiatzaren 31n sinatu zuten Gipuzkoako III. Esku Hartze Sozialaren Hitzarmena HEDATZENek, enpresa-elkarte gisa, eta LAB eta CCOO sindikatuek, alde sozial gisa. Indarraldia 2019tik 2022ra artekoa izango da, eta gaur egun GAOn argitaratzeko izapideak ari dira egiten.
Gipuzkoako Esku-Hartze Sozialaren III. Hitzarmena sinatzea
Maiatzaren 28an sinatuko da Gipuzkoako Esku-hartze Sozialaren III. Hitzarmena, maiatzaren 6an izandako bilkuran LAB eta CCOO sindikatuekin aurreakordioa adostu ostean.
III. Hitzarmena sinatzearekin batera amaiera emango zaio 2018an abiarazitako negoziazio-prozesuari eta hitzarmen horrek lan-harremanen esparru berria ezarriko du Gipuzkoako esku-hartze sozialaren eremuan, 2022ra arte.
Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren aurreakordioa egiteko aukera
Negoziazio Mahaiaren apirilaren 14ko bileran posizioak gerturatzea lortu ondoren, datorren apirilaren 30erako hitzordua finkatu da Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren aurreakordioa egiteko aukera aztertzeko.
Gipuzkoako esku-hartze sozialari buruzko III. hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilkura

Martxoaren 15ean, Esku-hartze Sozialari buruzko III. Hitzarmenaren negoziazio-mahaia bildu zen, eta, bilkura horretan, hainbat hurbiltze-proposamen egin zituzten Hedatzenek eta sindikatuek, akordioa ahalbidetze aldera. Bi aldeek aztertu eta baloratu behar dituzte proposamenok.