Hedatzenen Batzorde berriak aurkezpen bilera bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte esku-hartzearen arloko arduradunekin.
Bilera horretan, 2024aren hasieran sinatutako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren aplikazioari dagokionez erakundeek dituzten behar eta kezka nagusiak ere azaldu dira, eta Hirugarren Sektoreko erakundeen bidez kudeatzen diren zerbitzuen garapenarekin lotutako erronka partekatuei dagokienez lankidetza eta elkarrizketa egonkorra mantentzearen alde egin da.